XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) interesatuak, 13. ataleko 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. ataleko 2. apartaduan aipaturiko betebeharrak bete ondoren,

Euskal Herriko Unibertsitatearen 1990eko abenduaren 13ko (1991ko urtarrilaren 7ko Estatuaren Buletin Ofiziala) Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko Irakaslearen bi plaza betetzeko egingo den lehiaketa epaitzeko, Errektoregoaren 1991ko maiatzaren 11ko (1991ko uztailaren 30eko Estatuaren Buletin Ofiziala) Erabakiak izendaturiko Batzordearen proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, M. Begoña Diez Azpiri Andrea, 14.244.930 N.A.N.-zkia. eta Aurora Fernandez Astorga Andrea, 14.891.371 N.A.N.-zkia. dutenak, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle titularrak izendatzea erabaki du.

Jakintz arloa: Mikrobiologia

Saila: Mikrobiologia eta Inmunologia.

Leioa, 1992ko urtarrilak 22. Errektorea, JUAN GOIRIENA DE GANDARIAS Y GANDARIAS

ERABAKIA, 1992ko urtarrilaren 27koa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, beronen bidez Antonio Altarriba Ordoñez Jauna, Frantses Filologia jakintz arloko Unibertsitateko Katedraduna izendatzen duena, plaza horretarako deialdia 1991ko urtarrilaren 24ko (otsailaren 4ko Estatuaren Buletin Ofiziala) Erabakiaren bidez egin zelarik.

Unibertsitate-Erreformarako Abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. atalean eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan ezarririkoaren arauera, eta interesatuak, 13. ataleko 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. ataleko 2. apartaduan aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatearen 1990eko abenduaren 13ko (1991ko urtarrilaren 7ko Estatuaren Buletin Ofiziala) Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko Irakaslearen bi plaza betetzeko egingo den lehiaketa epaitzeko, Errektoregoaren 1991ko maiatzaren 11ko (1991ko uztailaren 30eko Estatuaren Buletin Ofiziala) Erabakiak izendaturiko Batzordearen proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, Antonio Altarriba Ordoñez Jauna, 17.844.487 N.A.N.-zkia duena, Frantses Filologia Jakintz Arlokoa, Frantses Filologia Sailekoa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitateko Katedradun izendatzea erabaki du.

Leioa, 1992ko urtarrilak 27.

Errektorea, JUAN JOSE GOIRIENA DE GANDARIAS Y GANDARIAS.